2021/11/24

EH Bildu: "Militarrak Jaizkibeldik kanpo nahi ditugu"

Koalizio abertzaleak udalbatzari eskatuko dio "pasaitarron nahi eztabaidaezina" argi adierazteko: Militarrek alde egin dezaten.

Memoria historikoa lantzen jarraitzeko bildu dira

Gogora Institutuko eta aldundiko ordezkariak, Etxetxoko eta udaleko kideekin bildu dira memoria historikoaren lanketan sakontzeko.

Adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko kanpaina abiatu du Atzegik

'Geroz eta gehiago gara eta nonahi gaude' lemapean abiaraziriko sentsibilizazio kanpainaren bitartez Atzegizale espiritua indartuko dute.

"Mundu sentsorial batean" barneratuko ditu herritarrak Xabi Lopez Jabatok

Iazko geldialdiaren ostean bueltan da Metamorfosi II teatro fisiko laborategia. Bigarren honetan animalietatik abiatuko dira eta pertsonai komikoen bilaketa izango da ardatza antzerkigilearen arabera.

Tailerra eta pista jolasa Ibaiaren Etxean

Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxeak) udazken eta negurako prestatu dituen ekintzak aurkeztu ditu.

XXXVII. Euskal Herriko Pala Txapelketa irekiaren irabazleak.

Gaurtik eman daiteke izena Euskal Herriko pala txapelketa irekian

Girizia elkarteak jakinarazi duenez, abenduaren 15a izango da apuntatzeko azken eguna. Partidak Madalensoron jokatuko dituzte.

Trintxerpetik San Pedrorako erreia moztuta egongo da gaur eta bihar gauean

Mozketak Euskadi etorbideko noranzko bakarrari eragingo dio, eta gaualdean (21:30a inguruan) hasiko dira trafikoa kale nagusitik desbideratzen.

Gazteak tokiko politiketan inplikatzeko 60.000 euro jasoko ditu udalak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pasaiako Udalak hitzarmena berritu dute gaur goizean, 2023ra arte udalerrian adingabeen parte hartzea susta dadin bermatzeko.

miren narbaiza

Miren Narbaizak itxiko du Kantagiltzaren bigarren zikloa

Hilaren 28an (igandea da) eskainiko du kontzertua, Arizmendieneko lorategian. Sarrerak jada eskura daitezke, zazpi euroren truke.

Gehiago