Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Gizarteak eskatu digu emakumeen kontrako indarkeria matxista lehentasun politiko bihur dezagula"

Azaroak 25 da gaur, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna, eta horren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak.

Errenteriako udaletxea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/11/25

Azaroak 25 da gaur, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna, eta horren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. Argi esan du, “emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka gaudela esateko eguna da gaur; baita indarkeria hori sorrarazten duten eragile guztien aurka ere bagaudela esatekoa. Bizitza aske, seguru eta burujabeak eraikitzearen alde gaude”.

Bi indarkeri motari erreparatu die aurten udalak bere adierazpenean: indarkeria bikarioari, eta ekintzaile feministei egindako jazarpenari.

Lehenak kalte psikologiko eta larriena eragitea emakumeei duela helburu azaldu du adierazpenean, hirugarren pertsonak baliatuta, “seme-alabak,ama, aita, egungo bikotekidearen erailketarekin ankerkeriaren maila gorena hartzen du indarkeria mota horrek”. Genero indarkeria ukatu, kasu horietan seme-alaben arriskua gutxiesten duten eta indarkeria horri aurre egiteko tresna juridikoak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoen eta jarreren aurka azaldu da udala, eta horien gainean ohartarazi, “emakumeen birbiktimizazioan eragiten dutelako, horien salaketak susmopean jartzen dituztelako, amak zigortzen dituztelako, haien testigantzak gutxiesten, eta aiten guraso-ahalaren eskubidea babestu, emakumeen eta adingabeen segurtasunaren eta indarberritzearen gainetik”.

“Kide feministak” jasaten ari diren erasoak lehen lerrora ekarritako indarkeria matxistaren bigarren aurpegia. Ez da kasualitatea udalaren ustez, espazio publikoa hartu duten eta diskurtso eraldatzaileak mahai gaineratu dituzten feminista horiek jazartzea, “antolatutako gorroto eta indarkeria matxista kanpaina baten ondorio dira”. Eraso horiek gutxitzera jo izan dela, baina garrantzia dutela dio udalak, “emakume horien jarduna eteteko duten asmoa salatzeko garaia da, eta berau desagerrarazteko neurriak hartzea dagokigu”.

Bi indarkeria mota horiei bai, baina  pandemiak sortutako egoeran arreta jartzen jarraitu beharra nabarmendu du: “Beren etxeetan, lanetan,  eta bizi espazioetan bizirik irauteagatik indarkeriari aurre egiten ari diren emakume eta neskengan. Gizartearen aitorpen eta elkartasun osoa merezi dute. Testuinguru horretan isolamendua, babesgabetasuna, eta ikusezintasuna saihesteko baldintza egokiak sortzeko lanean jarraitu behar dugu”.

Erakundeek konpromiso politiko “argia” behar dutela esan du, bestalde, “gizarteak eskatzen baitigu emakumeen aurkako indarkeria matxista lehentasun politiko bihur dezagula”.

Horiek horrela, konpromiso zehatzak hartu ditu udalak indarkeria matxista ezabatzeko bide horretan: 2022ko berdintasun aurrekontua handitzea; Indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeen eskubideak arreta prozesu osaren erdigunean jartzeko helburuz Errenteriako III Berdintasun Planean  Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak ardatzean onartutako ekintza plana garatzea; indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak babesteko eta esku hartzeko prozesuak hobetzea, ikuspegi feminista duen sektore arteko abordatze integral eta holistikotik; Emakumeen Etxeak eskaintzen dituen bitartekoetan sakontzen jarraitzea ikastaro, gogoetarako espazio zein zerbitzuen bidez indarkeria pairatzen duten emakumeen harrera, arreta eta ahalduntzerako erreferentziazko gune izaten jarrai dezan; Udaleko langileen prestakuntza feministaren sustapenarekin jarraitzea, bereziki emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean erantzuten diharduten langileei, genero-ikuspegia eta giza eskubideen ikuspegia aintzat hartuz; indarkeria gaietan eskumenak dituzten erakunde ezberdinen arteko lankidetza sustatzea, lehentasunez instituzio-arteko protokoloa sinatzeko saiakerekin jarraituz.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.