COVID-19a: ehundik gora positibo Oarsoaldean astelehenetik asteazkenera
Tasari erreparatuta Lezon bizi da egoera okerrena, 888ko tasarekin. Errenteria-Oreretan 52 kasu gehiago atzeman dituzte aste honetan.
Okerrera doa, oro har, COVID-19aren eraginez egoera epidemiologikoa Oarsoaldean. Astelehenetik asteazkenera (hilaren 22tik 24ra), 105 positibo gehiago jaso dituzte tokian tokiko osasun zerbitzuek. 52 Errenteria-Oreretan jaso dituzte, hogei Lezon, 23 Pasaian eta beste hamar Oiartzunen.
Pasaian kenduta, tasek gora egin dute igandeko zifrekin alderatuta. Honakoa gaur Osasun Sailak eman dituen datuen laburpena, Oarsoaldeko ikuspegitik:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 527 (igandean 435ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 16-28-18.
- Lezo. Tasa: 888 (igandean 608ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 5-13-2.
- Oiartzun. Tasa: 221 (igandean 125ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 4-2-4.
- Pasaia. Tasa: 550 (igandean 4562koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 6-8-9.