Indarkeria matxista aho batez arbuiatu du Pasaiako Udalak
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak adierazpen instituzionala argitaratu du Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren karietara, aho batez arbuiatu du Pasaiako Udalak adierazpen instituzional baten bidez emakumeen aurkako indarkeria.
Gogora ekarri dute zuzenean erasotutako emakumeei ez ezik, bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik indarkeria jasaten duten EAEko hamar emakumetik seik seme-alaba adingabeak dituztela, eta horiek ere biktima bihurtzen dira amaren aldi berean.
Egiturazko biolentzia horren aurrean konpromisoa berretsi nahi izan du udaleko Berdintasun arloak: Emakumeen aurkako indarkeria beren seme-alaben bidez sistematikoki egikaritzeko modu horren aurrean, bai eta emakumeak kontrolatzeko, hertsatzeko eta kaltetzeko modu guztien aurrean ere, euskal erakundeok indarkeria horri aurre egiteko erantzukizuna dugu”.
Udalerrian indarkeria matxistari kontra egiteko lan ildoak aurkeztu dituzte adierazpen instituzionalean. Dokumentua, osorik, hemen.