Emanzipatzea errazteko laguntzak eska daitezke
Errenteria-Oreretako gazteek emanzipatzen hasteko udalak duen diru lerroko laguntzak jasotzeko eskaera egin dezakete. Diru laguntza horren helburua honakoa, alokairu erregimenean dauden 18 eta 35 urte arteko gazteei 2021ean kontzeptu horren pean ordaindutakoarekin laguntzea.
Errenteria-Oreretako gazteek emanzipatzen hasteko udalak duen diru lerroko laguntzak jasotzeko eskaera egin dezakete. Diru laguntza horren helburua honakoa, alokairu erregimenean dauden 18 eta 35 urte arteko gazteei 2021ean kontzeptu horren pean ordaindutakoarekin laguntzea.
Xabier Sanchez Agirregomezkorta Gazteria zinegotziak azaldu duenez Errenteriako Udalak urteak daramatza etxebizitza eta gazteen emantzipazio prozesuen gaineko ardura hartzen eta bi proiekturi erreparatu die lan ildo horren barruan: “Etxebizitza komunitarioa da bat, eta gaur aurkeztu dugun diru laguntzen lerroa bestea” Diru laguntzak jasotzeko, 18 eta 35 urte arte izan behar dituzte eskatzaileek, eta azken sei hilabeteak Errenterian errodatuta egon behar dute; 18 urte bete gabe izan arren, beren kaxa bizi diren gazteek ere ahalko dute laguntza eskatu.
Onuradunek gainera, banakakoak edo bizikidetza unitate batekoak izan daitezke, errentamendu erregimeneko etxebizitza batean bizi behar dute Errenteria-Oreretan. Diruz lagundu daitezkeen bi gastu lerro daude: Aurten etxebizitzan sartzea, betiere familiaren etxebizitzatik, tutorearenetik, edo gaztentzako etxebizitza komunitariotik sartu bada; eta aurtengo urtarrila eta abendua bitartean ordaindutako hileko errenta. Bi kasuetan elkarbizitza unitatearen diru sarrerak 4.500 euro gordinetik gorakoak izan behar dute eta kide bakarrekoa bada, 26.000 eurotik beherakoak urteko; elkarbizitza unitatea bi kide edo gehiagokoa bada, orduan 30.250 euro baino txikiagoak behar dute diru sarrerek.
Laguntzak jasotzeko alokairua gehienez 800 eurokoa behar du, eta 100 metro kuadroko etxeen kasuan, 900 eurokoa gehienez.
Laguntza horiek eskatzeko epea zabalik dago jada hilaren 31 arte. Eskabideak Zu Zure Udala zerbitzuan aurkeztu behar dira astelehenetan 07:30etik 14:00etara, astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara, eta asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara. Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.
Etxebizitzena arazo estrukturala dela esan du Sanchezek, “guk ez ditugu eskumenak etxebizitza arloan jarduteko, muga handiak ditugu. betiere, hemen eskaintzen ari garena da irtenbide bat edo laguntza bat dagoeneko emantzipatu diren gazteei. Gure udalerri eta eskualdean ohiko arazoa da, familia errenta eta familia indibidual txikiena duten Gipuzkoako herrien artean kokatzen gara, Errenteria, Pasaia eta Lezoren kasuetan. Eskaintzen dugunetik at, politika integralagoak daude, baina gure eskutatik, udal eskumenetatik kanpo daude”.
Gazteekin eta oposizioko alderdiekin kontraste batzuk egin dituztela ere azaldu du Gazteria zinegotziak, “eta aldaketa batzuk egin ditugu hausnarketa horri erantzuten diote, baina ezin dugu miraririk egin gure baliabideekin. Deialdi honekin animatu nahi ditugu gazteak eskaera egitera”. Bidalketa bereziak ere egingo ditu udalak, diru laguntza jasotzeko aukera izan dezaketenei zuzennean bidaliko die informazioa.
18-35 urte arteko 6.000 biztanle dira Errenteria-Oreretan Sanchezek emandako informazioaren arabera, baina eskatzaile kopurua oso murritza dela nabarmendu du, “iaz hamazazpi eskaera egin zituzten eta hamabi onartu zituen udalak. 6.000 horietatik kopuru zehatzetara iristeko saiakera ere egin dugu, eta adibidez erroldan aldaketa izan dutenak hamahiru izan direla ikusi dugu. Alokairuan zenbat dauden jakin behar genuke eta informazio hori ez da udalaren esku”.
Berriz ere eskaera Sanchezek 18-35 urte arteko gazteei, alokairuan daudenei, diru laguntza lerroa baliatu dezaten, “eskaerak abenduaren 31 arte aurkez daitezke”.
Informazio gehiagorako 943 44 96 00 edo 943 44 96 06 telefono zenbakietara deitu, Zu Zure Udala Zerbitzura zein Merkatuzarren dagoen Hezkuntza eta Gazteriaren bulegoetara jo dezakete. Web orria eta posta elektronikoa ere jarri dituzte interesdunen eskura.