"Pentsioak errebaloritzatzeko lege proiektuak murrizketa berriei zabaldu die atea"
Pentsioak Errebalorizatzeko Lege Proiektuarekin oso kritiko azaldu da pentsiodunen mugimendua, ez duelako bermatzen pentsio sistema publikoa, indarrean dauden murrizketak berresten dituelako, eta pentsio publikoen sistemaren pribatizazioa sustatzen duelako.
Kalera irten da Duintasuna hitzordua astebete aurreratuta. Luze jo du manifestazioaren aurretik egindako batzarrak, hilabete honetan bertan Espainiako Kongresuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordeak onartu zuen Pentsioak Errebalorizatzeko Lege Proiektua izan dutelako hizpide. Oso kritiko azaldu da lege proiektuarekin pentsiodunen mugimendua, onartutako zuzenketen alderdi positiboak aintzat hartuta ere, zuzenketa horiek ez dutelako bermatzen pentsio sistema publikoa, indarrean dauden murrizketak berresten dituelako, eta pentsio publikoen sistemaren pribatizazioa sustatzen duelako.
Belaunaldien arteko Ekitatearen Mekanismo (BEM) berriari ere egin diote erreferentzia, “ez baitu bermatzen pentsioen sistema publikoaren finantzaketa nahikoa”. 40 urte edo gehiago kotizatuta dituzten erretiro aurreratua hartu duten pentsiodunei ezarritako koefiziente murriztaileen konpentsazioa neurri kosmetikoa dela uste dute gainera, eta gutxieneko pentsioen igoera atzearatzea eta etorkizuna Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren esku uztea gutxieneko pentsio “miserableekin jarraitzeko “premisa” ere ba dela salatu dute”.
Lege proiektua onartu eta zazpi egunera, “zaborretara” bota Duintasunak, “ez duelako bermatzen pentsioak nahikoak izatea, erosahalmenari eustea, indarrean dauden murrizketak finkatzen dituelako, 1.080 eurotik oso beherako gutxieneko pentsio miserableak iraunarazten dituelako; ez duelako genero arrakalaren aurkako neurririk hartzen, erretiro aurreratua zigortzen duelako, eta pentsioen sistema publikoaren pribatizazioa sustatzen duelako”.
Datuak ere eman dituzte. Hala, 2022ko pentsioek %3ko erosahalmen galera iznago dute Duintasunak gaur emandako informazioaren arabera: hileko 1.400 euroko pentsioan, hilean 42 euro gutxiago, urtean 588 gutxiago”.
Gutxieneko pentsioei dagokienean, gainerako kotizaziopeko pentsioen ehuneko berean igoko dira; %3koa izango da igoera, %2,5ekoaren ordez kasu horretan, baina ez da iristen urte arteko KPIaren %5,5eko igoerara, eta beraz, %2,5 galtzen dute pentsiodunen mugimenduak azaldu duenaren arabera, “gutxieneko pentsio horiek gero eta urrunago daude batez besteko soldataren %60arekin parekatzetik, eta gutxieneko pentsioaren 1.080 euroak lortzea gero eta premiazkoagoa eta beharrezkoagoa da”.