Iztietako zubia konpontzen ari dira
Iztietako Oiartzun ibai gaineko egurrezko zubia konpontzen ari dira udal langileak.
Udal langileak zubian konponketa lanak egiten gaur goizean. Iztietako Oiartzun ibai gaineko egurrezko zubia konpontzen ari dira udal langileak. Errenteria-Oereta eta Lezo arteko lotuneetako bat da zubia. Lan horiek direla eta, tarteka ixten ari dira zubia. Aurretik ere itxita izan zen zubi hori, pasarelako egur zati bat zulatu zela-eta hura konpondu bitartean. Gaur berriro aritu dira bertan lanak egiten.
