Bi taberna jatetxeren ustiapena lehiaketara atera du udalak
Une honetan bi taberna horiek itxita daude aurreko lizitazioak hutsik geratu ondoren, eta interesdunei sarbidea errazteko udalak nabarmen hobetu ditu baldintzak.
Olibet eta Beraungo erretiratuen elkarteetako tabernen ustiapena lehiaketara atera du errenteriako Udalak. Une honetan bi taberna horiek itxita daude aurreko lizitazioak hutsik geratu ondoren, eta interesdunei sarbidea errazteko udalak nabarmen hobetu ditu baldintzak, besteak beste, kanona ahal bezain beste jaitsiz. Hala, Olibeten kasuan urteko gutxieneko kanona 1.080 eurokoa da eta Beraunen, berriz, 960 eurokoa.
Udalak gainera, bi kasuetan bere gain hartu du gasa, argindarra eta halako horniduren ordainketa.
Beraungo taberna-jatetxearen kasuan, duela bi urte obra garrantzitsua egin zen birmoldatzeko.
Eskaintzak aurkezte epea abenduaren 23an amaituko da. Informazio gehiago, esteka honetan lortu dezakete interesdunek.