Bonolotoak ia 40.000 euro utzi ditu Oiartzunen
Carrefour saltokiko Loterias Ariane salmenta puntuan saldu dute saritutako txartela.
Errenteriako Aitzbitarte Pasabideko Juanito tabernan egin zuen Bonolotoa saridunak. Atzoko Bonolotoak 39.849 euro utzi ditu Oiartzunen, Carrefour saltokiko Loterias Arianen hain zuzen. Zenbaki guztiak asmatu dituen bakarra izan da, Sevillan, baina bost zenbakiko konbinazioa asmatu dituzten hiru izan dira, tartean, Oiartzungo erosle bat.
