Euskararen eguna kantari ospatzeko gonbita, Arozenatarren eskutik
Ostiralerako kantaldia antolatu dute Aitor, Urko eta Xanet Arozena anaiek. 19:30ean hasiko dute, elizan.
Ostiraleko (hilak 3) Euskararen eguna kantari ospatzeko proposamenaegin dute Aitor, Urko eta Xanet Arozena anaiek, kantaldia antolatu dute ilunabarrerako. 19.30etik aurrera, Oiartzungo San Esteban elizan, Euskera plazara, Aitorren hizkuntz zaharra, Euskal Herrian euskaraz eta Araban bagare bezalako abestiak kantatuko dituzte bertaratutakoekin batera. Oiartzuar orori luzatu diote gerturatzeko gonbita.