Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Jendarte osoa da ezinbesteko lan, pentsio eta bizi duinen aldeko borrokan

Mobilizazio eguna izan zen atzokoa Hego Euskal Herrian, eta goizean hiriburuetan manifestazioak egin bazituzten, arratsaldean herrietara eraman zuten lan, pentsio eta bizi duinen aldeko aldarria.

Lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko elkarretaratzea, atzo iluntzean Errenteria-Oreretan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/12/02

Mobilizazio eguna izan zen atzokoa Hego Euskal Herrian, eta goizean hiriburuetan manifestazioak egin bazituzten, arratsaldean herrietara eraman zuten lan, pentsio eta bizi duinen aldeko aldarria. Deialdiaren atzean, ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuak; haien deialdia babesten eragile ugari, lan eta pentsio erreformei ezetz esateko.

Manifestazioa zegoen deituta Errenteria-Oreretan 19:00etan Herriko Plazatik abiatuta, baina eguraldi txarra zela eta, elkarretaratzea egin zuten bildutako pertsonek. Euripean aldarrikatu zuten bizi duinaren aldeko eskubidea.

Lan guztiak aitortu eta banatzeko neurriak beharrezkoak direla esan zuten bildutakoek, eta enplegurako baldintza duinak bermatzeko garaia dela ere, “prekarietatera kondenatutako langile belaunaldi berrion aldarrikapena da hau, bazterrean eta ezkutuko lanetan gauden emakumeona, bizirauteko nahikoa ez diren langabezia prestazioak jasotzen ditugunona”.

Argi esan zuten atzoko protestan, gainera, ez dutela onartuko urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubideen murrizketarik, eta besteren artean, pentsio duinerako eskubidea aldarrikatu zuten, “bai orain pentsiodunak garen eta etorkizunean izango garenonak, genero arrakalarik gabeko pentsio sistema, eros ahalmen errealari lotutakoa, propioa, publikoa eta unibertsala”.

Pertsona guztien bizitzak, herria eta planeta beraren biziraupena erdigunean jarriko dituzten politikak galdegin zituzten, “gutxi batzuen diru eta botere gosearen gainetik”. Eta horretarako ezinbestekoa jo zuten “norabide aldaketa sakon bat”.

Sindikatu eta eragileen mezu argia egunotan eztabaidagai diren lan eta pentsioen erreformen harira: “Ez gaude prest gure bizitzak pobretu eta prekarizatuko dituzten murrizketa berriak onartzeko”. Borroka horretan, jendarte osoa, belaunaldi denak ezinbestekoak direla ere jarri zuten mahaigainean, finean guztiei eragiten die prekarietateak, guztiei eragingo die lehenago edo geroago pentsio duin baterako eskubideak, edota guztiek pairatzen dute pertsonen gainetik bestelako interesak jartzen dituzten politiken eragina. Hortaz, lanerako eta borrokarako gonbita ere egin zuten atzoko protestaren bidez, eta batzera deitu zituzten herritar guztiak: “Arrazoiak ez zaizkigu falta, badago gauzak egiteko beste modua, eta hemen gaudenok, prest gaude norabide horretan borrokan jarraitzeko. Bereizita eta desmobilizatuta nahi gaituzten honetan, elkarrekin indartsuagoak gara”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.