Profesional gisa debutatuko du Ugaitz Susperregi oiartzuarrak asteburuan
Hernanin jokatuko du profesional bezala aurrelari gazteak lehen partida, larunbat arratsean, Labakarekin batera.
Ugaitz Susperregi. Argazkia: Oriamendi. Ugaitz Susperregi Ibarguren oiartzuarrak lehen mailako puntistekin lehiatuko da asteburu honetan, Oriamendiko erremontisten taldearekin ariko baita lehenengoz. Hernaniko Galarreta Jai-alai pilotalekuan debutatuko du profesional gisa. Binakako partida honetan Labaka izango du alboan (aurrelari gisa ariko da oiartzuarra), eta aurkari aldiz, Urrutia II eta Hodei izango dituzte. 16:30ean hasiko dute norgehiagoka.
26 urte ditu Susperregik, eta azken urteetan Txosten aritu da, joko garbi modalitatean bereziki.
