Itsas Mendi txistulari taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 26an
Eguerdiko 13:00an izango da emanaldia, Donibaneko Herriko Plazan. Artean, Gerardo Butrón, Jesús M. Bilbao edo Joakin Iruretagoienaren abestiak eskainiko dituzte.
Itsas Mendi txistulari taldearen kontzertu bat Eguberritako kontzertua eskainiko du Itsas Mendi txistulari taldeak abenduaren 26an, igandea, Donibaneko Herriko Plazan. Emanaldia eguerdiko 13:00an hasiko da; eta besteak beste, Gerardo Butrón, Jesús M. Bilbao edo Joakin Iruretagoienaren abestiak eskainiko dituzte.
