Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Erreportajea] Oroitzene AEK: 30 urte euskalduntzen eta eragile izaten

1991ko irailean zabaldu zituen Lezoko euskaltegiak ateak. Ordutik ehunka izan dira euskaldundu nahiz alfabetatu direnak. Egun, Euskal Herrira etorritakoen integraziorako eremu ere bada Oroitzene.

Oroitzeneren hastapenetako talde argazkia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/12/03

Irailaren bukaeran bete ziren 30 urte Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiak ateak zabaldu zituenetik. Helburua, batez ere helduen euskalduntzean eta alfabetatzean eragitea. Baina baita Lezori ekarpena egitea ere, askotarikoa. Ehunka izan dira hiru hamarkadetan helburu horiekin bat egin eta bete dituzten lezoarrak eta kanpokoak. Baina AEK eragile da herrian, bere jarduna ez du egoitzaren lau hormetara mugatu.

Oroitzeneko kideek kontatu dute gau eskoletatik eratorri zela euskaltegien beharra. Lezon ere hala izan zen. Jendetza elkartzen zan gau eskola horietan, azpiegitura eskasekin, irakaskuntza metodo halamoduzkoekin, eta boluntarioen lan oso nabarmenarekin. Herritarren eta ikasleen bultzadarekin sortu zuten Lezok duen euskaltegi bakarra, garai hartako udalaren laguntzarekin lokalaren gaian. 1991. urtea zen; aurretik hainbat zereginetarako erabiltzen zen egoitzan Oroitzene AEK sortu zuten, herritarren nahia eta AEKren esperientzia uztartuta.

Edurne Lizarazu euskaltegiko arduradunak adierazi du, hasieran zortzi bat ikasle izan zituela Oroitzenek; baina denak ez ziren jardun osoz aritzen. Beste nonbait lan egin, eta militantzia ikuspegitik euskaltegian eskolak ematen zituztenak ziren hainbat. Ikasle asko zegoen aldi berean, mugimendu handia. «Langileek ez zuten kontraturik. Horiek 1990eko hamarkadaren bukaeran iritsi ziren. Aldi berean, gure ikasketak ez zeuden homologatuak».

Lizarazuk aipatu du azken urteetan gora egin duela ikasleen kopuruak Urtetik urtera gehiago izan dira. Egun, adibidez, zero urratseko bi talde daude Lezon, bat goizekoa eta bestea arratsaldekoa. Euskara zerotik hasten dutenen taldeak dira horiek. «Lezorako sekulakoa da zeroko bi talde izatea», dio, harro, Lizarazuk.

Ikasleen nolakotasuna
Ikasleen profilaz gogoeta egiteko eskatuta, horien nolakotasuna urteek aurrera egin ahala asko aldatu dela adierazi du Oroitzeneko arduradunak. Hastapeneko urteetan euskal militanteak ziren gehienbat ikasle, «euskara ikasi nahi zuten Euskal Herriko hizkuntza delako. Euskalduntzera etortzen ziren».

Horiei, euskaldunak izan baina euskaraz irakurtzeko edo idazteko zailtasunak zituztenak gehitzen zitzaizkien, alfabetatzera joaten zirenak alegia. «Ordukoen motibazioa egungoenaren oso ezberdina zen. Zorionez oraindik ere badira euskaraz militantzia ikuspegi horretatik ikasi nahi dutenak, baina ez dira ordukoak adina». Titulazio bila omen doa jende asko. «Baina guk esaten diegu: ‘Aizu, euskara hitz egin behar dela, e! Horrela ikasten da benetan!’. Perfila-eta atera, bai; baina hitz egin!». Nabarmena da: hizkuntza bat hitz egiten ez bada, ez da guztiz menderatzen.

Gainera, azken urteetan ikasleen tipologia aldetik olatu berri bat etorri da. Munduko hainbat txokotatik etorritako ikasleak dituzte: Hego Amerikakoak, Europako herrialdeetakoak, Afrikatik etorritakoak… «Aniztasun handia dugu. Gainera, ikasleak oro har adin handiagokoak dira. Baina oso gaztetxoak ere baditugu. 16 urtekoak ere badaude: Euskal Herrira 14-15 urterekin etorritakoak dira, baina ikastetxean ez dira ondo moldatzen euskararekin. Batxilergorako euskara maila handiagoa behar dutelako datoz».

Eragile
AEKren jarduna, Oroitzenerena ere bai, ez da ulertzen herrian ekarpenik egin gabe. «Ikasleak horretaz berehala konturatzen dira», dio, barrez, Lizarazuk. Errigorako saskiak direla, Mintzodromoa, afariak, Korrika, Gabonetako liburu eta disko azoka, kultur ekitaldiak, irteerak… «‘Baina zenbat gauza egiten dira hemen’, esaten digute ikasleek». Gainera, horrelakoak kanpotik etorritakoak herrian txertatzeko oso baliagarri direla esan dute, hau da, euskara integraziorako tresna badela ziurtatu dute.

Integrazioan azpimarra jarri dute Lezoko euskaltegikoek, eta aipatu dute euskaltegia elkarrekin egoteko gunea dela Lezora iritsi berri diren askorentzat. «Harreman sarea bertan egiten dute, elkar laguntzen dute. Hemen ez dute familiarik, edo nork lagundu umeekin lanera joan behar dutenean». Euskaltegiak, beraz, hizkuntza bat irakasteko gune soil ez dira. Beste ikasleak entzunda, ezagututa, harremana eginda, herrian elkarbizitza sustatzeko bideak zabaltzen ari dira Oroitzenen. «Maiz, hemen jakiten dute herrian zer dagoen. Aldi berean, hemengoek etorritakoen ohiturak eta kulturak ezagutzeko aukera dute».

Atzera begira jarrita, eta herrian eragile direla nabarmentzeko, Lezon egin zen AEK Eguna bereziki gogoan du Edurne Lizarazuk. «Herriko taberna baten jabeak esan zigun ea zergatik ez genituen urtean bizpahiru AEK Egun egiten Lezon, horrela jubilatuko zela. Pentsa zer giro ekarri genuen egun hartan herrira!».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.