Mertxe Aizpurua diputatua Antxon izango da Luzuriagari buruz hitz egiteko
EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak antxotarren kezkak bertatik bertara jasoko ditu datorren ostiralean, 18:30ean.
EH Bilduren Espainiako Kongresuko diputatu eta bozeramaile Mertxe Aizpurua Antxora bertaratuko da datorren ostiralean, bizilagunekin Luzuriagari buruz hitz egiteko. Solasaldia 18:30ean izango da, Pasaiako Bilgunean (Nafarroa Etorbidea 25).
Mintzaldiaren abiapuntua Madrilen Luzuriaga eraikinaren inguruan koalizio abertzaleak lortu duen 6.000.000 euroko akordioa izango da. Bozeramaileak negoziaketen berri eman eta herritarrekin horrek etorkizunerako ahalbidetzen dituen aukera inguruan eztabaidatuko du.