Zubian zehar Trintxerpeko eta Antxoko HAZ bulegoak itxita egongo dira
Abenduko zubian, asteartean Pasai Donibaneko HAZ bulegoa izango da irekita egongo den bakarra. 9:00-14:00 artean egongo da zabalik.
Pasai Donibaneko udaletxean dago HAZ bulegoa Abenduaren 7an, asteartea, Pasai Trintxerpeko eta Pasai Antxoko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) bulegoak itxita egongo dira. Hala, Donibaneko HAZ bulegoa (Pasai Donibane, 19) izango da asteartean irekita egongo den bakarra, 9:00etatik 14:00tara.
Harremanetarako luzatu duten telefono zenbakia hurrena da: 943344034.
