Euskararen Eguna bere egin dute Bizarain BHIko ikasleek

Hainbat ekintza egin dituzte Bizarain BHI ikastetxeko ikasleek Euskararen Egunaren bueltan.

Euskararen Eguna Bizarain BHI ikastetxean. Argazkia: Bizarain ikastetxea

Ostiralean Euskararen Eguna izan zen, eta gogotik ospatu zuten, merezi moduan, Euskal Herrian berezia den hitzordua Bizarain BHI ikastetxeko ikasleek. Denetarik izan zuten, txalapartariak, txokolate eta bizkotxo jatea, bideo laburrak, euskal musika entzungai, eta aurtengo berrikuntza: musika bingoa.

Erronka, euskararen erabilera, euskaraz bizitzeko hautua urteko 365 egunetan egitea bizitzaren arlo eta espazio guztietan; urrats txiki guztiak beharreko eta ezinbestekoak, eta euskararentzat arnasgune berri bat.

Euskararen Eguna ospatu dute Bizarain Ikastetxean. Argazkia: Bizarain BHI

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.