Kiroldegiko langileek Donostiara eramango dute protesta etzi

Euren etorkizunarekin kezkatuta daude langileak, eta hori dela eta azken hilabeteetan hainbat protesta egin dituzte.

Kiroldegietako langileen protesta bat.

Zerbitzuaren kontratazioa luzatuta ari da BPXport enpresa kiroldegietako zerbitzua eskaintzen Errenteriako kiroldegietan, azken plegura enpresarik ez zelako aurkeztu. Euren etorkizunarekin kezkatuta daude langileak, eta hori dela eta azken hilabeteetan hainbat protesta egin dituzte.

Azaroan, ostiralero elkarretaratzeak egin dituzte Herriko Plazan udalari eta BPXport enpresari negoziatu eta lan gatazkari irtenbide bat eman diezaioten eskatzeko. Orain, ostegunean, Donostiara eramango dute kiroldegiko langileek euren haserrea eta protesta, BPXport enpresak Loiolako Erriberetan duen kiroldegi aurrera zehazki. Bertan elkarretaratzea egingo dute etzi, osteguna, bizi duten egoera salatu eta  udalari zein BPXport enpresari gatazkari irtenbidea emateko eskatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.