Garbiñe Larreak hitzaldia eskainiko du Labore Oarson
Sendabelarren onurak eta horiekin zer nolako sendagaiak egin daitezkeen azalduko du naturopatak. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.
Labore Oarsok, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu du ostiralerako (hilak 10). Garbiñe Larreak eskainiko du, 17:30ean, Laboren bertan (Ihurrita bidea, 14, Ugaldetxo), eta oiartzuar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.
Sendabelarren onurak eta horiekin zer nolako sendagaiak egin daitezkeen azalduko die hitzaldian parte hartuko duten herritarrei. Izan ere, naturopata kolegiatua eta Ayurvediako hezitzailea da Larrea. Sendabelarren mundua familia tradiziotik datorkiola diote Laboreko kideek, eta azken bost urteetan dibulgazio lanetan espezializatu dela. Alor honetan ikertutakoaz ere ariko da.
Horrez gain, Sendabelarre dakitena liburua argitaratu berri du, hau ere izango dute mintzagai gaurko saioan.
2018az geroztik EITBko Txoriene saioaren laguntzailea da, eta egun, naturopatia eta iridologiako kontsultan egiten du lan.
Sarrera doakoa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, aforoa bete arte.