Tasek gora egin dute Oarsoaldeko herrietan Lezon izan ezik, azken horretan, apur bat egin du behera. Aurreko asteko epe berean baino 22 positibo gehiago zenbatu dituzte astelehenetik asteazkenera.
Musika eta arte eszenikoen gaineko hainbat jarduera biltzen dituen Gipuzkoan Gazte Tour programak Errenteria-Oreretan izango du azken ekitaldia hilaren 19an.
Egituraren mantenuaren alde draga badiatik ateratzeko proposamena bertan behera gelditu da, aho batez, Batzar Nagusietan.
Saio osoko bertso onenaren saria Joanes Illarregi Marzolentzat izan da. Leitzarrak, ilusio hitzari bederatziko txikian kantatutako bertsoarengatik eskuratu du Arkaitza tabernak ematen duen saria.
Antxoko elkarte antolatzaileek erabaki dute bertan behera uztea jaia, barrutian COVID-19a izaten ari den eragin handiagatik.
COVID-19 kasu positiboen gorakada medio, bihar eta etzi Juanba Berasategin eskaintzekoak ziren saioak gibelatzea erabaki du Donibaneko Jai Batzordeak.
Larunbatean Lezoko Zinema Ttikiaren bi saio jasoko ditu Gezala Auditoriumak, eta igande arratsaldean 'Dolu' ikuskizuna.
Galiziatik eta Gasteiztik etorritako hiru musikari igoko dira oholtzara: Miro Casabella, Gorka Bravo eta Pablo Bueno.
HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.
Bilgunean izango da batzarra, 11:00etan hasita.