Antxoko San Tomas jaia, bertan behera
Antxoko elkarte antolatzaileek erabaki dute bertan behera uztea jaia, barrutian COVID-19a izaten ari den eragin handiagatik.
“Antxoko duen COVID-19 tasa handiagatik, San Tomas jaia bertan behera uztea erabaki dugu”. Antxoko elkarteek antolatzen dute azken urteetan barrutiko kaleak giroz betetzen dituen jaia, baina aurten ere, atsekabez, eten egin behar izan dute koronabirusaren eraginagatik.
Galepertarrak, Jaizkibel, Armonia, Basari eta Lore Txorta elkarteek antolatzen dute Antxoko San Tomas jaia. Aurtengoa hilaren 18an (larunbata) zen egitekoa.