'Jaizkibel' draga, zaharberrituta, Pasaian geldi dadila onartu dute
Egituraren mantenuaren alde draga badiatik ateratzeko proposamena bertan behera gelditu da, aho batez, Batzar Nagusietan.
Joan den astean onartu zuten aho batez Batzar Nagusietan, Jaizkibel draga Pasaiako badian lehorreratuta gelditzearen aldeko mozioa, EH Bilduk aurkezturikoa.
Udan ekin zioten ontziaren egituraren egoera aztertzeari, hura zaharberritu eta museo bihurtzeko aukera hausnartzeko. Joan den urrian, ordea, jarduera proposamen horren arduradun den Industria Ondarearen Elkarteak aitortu zuen San Pedroko Ondartxo pasealekua (bertan dago ontzia, Albaolaren ondoan amarratuta) ez zela “lekurik aproposena” egitura historikoaren mantenua babesteko.
Horren harira, Harkaitz Millan Kultura diputatuak joan den hilean argitu zuen aldundiak ez duela ontzi enblematikoa Pasaiako uretatik urruntzeko aukerarik ikusten. Baieztapen hori joan den astean berretsi zuten Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, EH Bilduk bertan aurkezturiko mozioaren alde joaz.
Dena den, ikusi beharko da badia pasaitarren inguruan mantendu bai, baina beste kokaleku aproposago bat bilatuko ote dioten itsas-historia eta -kulturaren ordelari bihurtu nahi duten dragari.