Zinema eta olerkiak, Lezoko estalpeko asteburuan
Larunbatean Lezoko Zinema Ttikiaren bi saio jasoko ditu Gezala Auditoriumak, eta igande arratsaldean 'Dolu' ikuskizuna.
Eguraldia narrats, baina kultura aberats Lezon. Asteburuan hainbat emanaldi izango dira herrian, denak Gezala Auditoriumeko aterpe goxoan.
Larunbatean, Lezoko Zinema Ttkiarekin bi hitzordu. Lehena animaziozko zinemarekin, 16:30ean emango dutelako Bonnie Bears: abentura historiaurrean lana. Ondoren, 19:00etan, helduen txanda, Ane lanaz gozatzeko (David P. Sañudo, 2020). Bi ikuskizunak doan dira, baina gonbidapenak eskuratu behar dira.
Iganderako, musika, bertsolaritza eta olerkia Gezalan. Dolu izeneko ikuskizuna taularatuko dute Pello Ramirez musikariak, Aitor Mendiluze bertsolariak eta Andoni Salamero olerkariak: Heriotza, galera, eta heriotzen ondoreneko doluaz gogoeta egiteko lana da. Sarrerak erosteko klik egin hemen (8 euro).