Asteazkenean, odola emateko hitzordua antolatu dute Pasai Antxon
Kultur Etxea arratsaldeko 16:30etik 20:15era egongo da zabalik odola emateko. Hitzorduak banatuko dira, baita segurtasun neurriak zainduko ere.
Odola emateko saioa antolatu dute Pasai Antxon Datorren asteazkenean, abenduaren 15ean, odola emateko saioa egingo dute Pasai Antxoko Kultur Etxean. Arratsaldeko 16:30etik 20:15era egongo da odola emateko aukera; betiere odol emailea 18 urtetik gorakoa bada. Ziurtasunagatik eta jende pilaketak ekiditeko, hitzordua emango zaie emaileei. Era berean, Pasaiako Udalaren Higiene eta Osasuneko Segurtasun Protokoloak barnebiltzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira.
Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak jakinarazi duenaren arabera, azaroko saioan hemezortzi odol poltsa jaso ziren, horietako bi odol emaile berrienak izan zirelarik.
