
13:00etan abiatuko da mobilizazioa Gure Zumarditik, datozen urteetan barrutia hartuko duten lanetan bizilagunen parte hartzea exijitzeko.

Ikastetxe soil izatetik, hezkuntza formalerako azpiegitura eta auzo ekipamendu izatera pasa da Koldo Mitxelena Ikastetxearen Markola eraikina.

Nøgen taldeko abeslaria da Saez (Lazkao, 1998) 2018az geroztik. Musikaren munduak agertokiaren bestaldean ezkutatzen duenaz mintzatu da: «Hainbatetan gogorra ere izan daiteke».

Egitasmoak ostalaritza eremuan ematen den elikagaien xahuketa murriztea du helburu, eta horretarako 2.000 ontzi berrerabilgarri banatu dira aurtengo hirugarren edizioan.

Saneamendu sare berria «berehala» nahi dute, baina oinarrizko bermeekin. Etorkizunari buruz erabakitzeko mintzoa goratu dute: «Badirudi existitzen ez garela, baina gero argazki guztietan agertzen gara».

Gaur goizean egoera lasaia bada ere Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez, bart arratsean itsas gorarekin batera, uholdeak izan ziren herriko hainbat puntutan.

Makinak bertan dira jada, hondakinak baztertzen. Aurreikusi dute goizean zehar berrirekiko dutela bidea; bitartean, portutik desbideratu dute trafikoa.

Borrokan ari dira Okin taldeko Urkabe Benetan enpresako langileak, lan baldintza duinen alde. Masti-Loidi industriagunean dago.

Allerruren gizonen talde nagusiak Touringen bisita jasoko du, eta emakumeenak Hondarribiarena. Areto futbolean, Jaixki-AF Antxo.

Antzezlanak arrazakeria eta sexualitatea jorratuko ditu, besteak beste. Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute emanaldia.

Kontzertu-audizioak, abesbatzak eta kalejirak antolatu dituzte. Ekimen guztietan segurtasun neurriak beteko direla ohartarazi dute.

Ohiko eta ezohiko batzarra egingo dituzte datorren asteartean, hilak 14, egoitza duten Trintxer Jauregian, 19:30ean eta 20:00etan.

'Fuente nocturna' izeneko argazkiak Gabonetako bola erraldoi baten barrenetik ateratakoa dirudi. Udalaren arabera, lehiaketak oso harrera ona izan du.

Denera bi saio emango ditu pasaitarrak: urtarrilaren 3an eta 4an, hurrenez hurren. 8 eta 16 urte bitarteko gazteei egongo dira zuzenduta.

BPXportena enpresa izan da onuraduna, eta datorren urtetik aurrera Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak kudeatuko ditu.

Kultur Etxea arratsaldeko 16:30etik 20:15era egongo da zabalik odola emateko. Hitzorduak banatuko dira, baita segurtasun neurriak zainduko ere.