Gabonetan zortzi kontzertu eskainiko ditu Lezoko Musika Eskolak

Kontzertu-audizioak, abesbatzak eta kalejirak antolatu dituzte. Ekimen guztietan segurtasun neurriak beteko direla ohartarazi dute.

Jesus Mari Martiarena Lezoko alkatea eta Xanti Espina Lezoko Musika Eskolako arduraduna, Gabonetako kontzertuetako aurkezpenean.

Jesus Mari Martiarena Lezoko alkateak eta Xanti Espina Lezoko Musika Eskolako arduradunak Eguberrietako kontzertuak aurkeztu dituzte. Zortzi izango dira guztira, bihartik (larunbata) hasita abenduaren 31 arte. Musika eskolak antolatutako ekimenotan unean-uneko segurtasun neurriak beteko direla ohartarazi dute, baita egitarauak aldaketak jasan ditzakeela ere.

Jarraian, Gabonetan zehar Lezoko Musika Eskolak antolatu dituen kontzertuen zerrenda:

  • Abenduaren 11n, larunbata: Ganbara musikaren kontzertua, 16:30ean musika eskolan.
  • Abenduaren 18an, larunbata: Musika eskolako TIB2 eta TK1 ikasleen kontzertua, 12:30ean kiroldegiko frontoian.
  • Abenduaren 20an, astelehena: Musika eta Mugimendua 1.1 kontzertua, 17:30ean Gezala auditoriumean.
  • Abenduaren 22an, asteazkena: Kontzertu-audizioa 19:00etan, Gezalan.
  • Abenduaren 23an, osteguna: Musika eta Mugimendua 1.2 kontzertu-audizioa, 17:30ean Gezalan. Ondoren, Aita Borda eta Sutargi abosbatzen kontzertua, 19:30etik aurrera.
  • Abenduaren 24an, ostirala: ‘Hator hator kantatzea’ egitasmoaren kalejira, 12:00etan Euskal Herria plazatik.
  • Abenduaren 31n, ostirala: ‘Koplak kantari’ urte amaierako kalejira, 18:30ean herriko kaleetan zehar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.