Udal kirol instalazioen kudeaketa esleitu du udalak

BPXportena enpresa izan da onuraduna, eta datorren urtetik aurrera Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak kudeatuko ditu.

madalensoro Madalensoro pilotalekua, Oiartzun.

Oiartzungo Udalak, goizeko 09:00etan ezohiko udalbatzarra bidez, aho batez erabaki du udal kirol instalazioen kontratua esleitzea. Udalak mahai gainean zituen bi eskaintzen artean, BPXportena izan da onuraduna. Hala, datorren urtetik aurrera Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuen kudeaketari ekingo dio.

Kontratuak urteko 251.613,86 euroko esleipena jasotzen du, eta lau urte arte luzagarria da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.