'Ez da emakume beltzentzako herrialdea' antzezlana ikusgai asteazkenean

Antzezlanak arrazakeria eta sexualitatea jorratuko ditu, besteak beste. Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute emanaldia.

txinalka 2018/2019 'Ez da emakume beltzentzako herrialdea' antzezlana egongo da ikusgai, datorren asteazkenean.

Datorren abenduaren 15erako, asteazkena, Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak  ‘Ez da emakume beltzentzako herrialdea’ antzezlanaren emanaldia antolatu du. Carolina Torres Topagak zuzendutako eta Silvia Albert Sopale antzeztutako lana da honakoa.

Ekimena abenduaren 18ra begira antolatu dute, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, hain zuzen ere. Bide horretan, kontakizuna pertsona zurien herrialde batean jaiotako emakume beltz batena da; umorea tartekatuta, arrazakeria, sexualitatea eta identitatea azalduko dituena.

Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Trintxerpeko alkateordetzan; eta sarrera, doakoa. Ikuskizunaren trailerra, ikusgai hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.