'Ez da emakume beltzentzako herrialdea' antzezlana ikusgai asteazkenean
Antzezlanak arrazakeria eta sexualitatea jorratuko ditu, besteak beste. Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute emanaldia.
Datorren abenduaren 15erako, asteazkena, Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak ‘Ez da emakume beltzentzako herrialdea’ antzezlanaren emanaldia antolatu du. Carolina Torres Topagak zuzendutako eta Silvia Albert Sopale antzeztutako lana da honakoa.
Ekimena abenduaren 18ra begira antolatu dute, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, hain zuzen ere. Bide horretan, kontakizuna pertsona zurien herrialde batean jaiotako emakume beltz batena da; umorea tartekatuta, arrazakeria, sexualitatea eta identitatea azalduko dituena.
Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Trintxerpeko alkateordetzan; eta sarrera, doakoa. Ikuskizunaren trailerra, ikusgai hemen.