Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

Gourmet Bag ekimena iritsi da Pasaia, Errenteria eta Oiartzunera

Egitasmoak ostalaritza eremuan ematen den elikagaien xahuketa murriztea du helburu, eta horretarako 2.000 ontzi berrerabilgarri banatu dira aurtengo hirugarren edizioan.

Beñat Agirresarobe
Errenteria-Orereta,Oiartzun,Pasaia
2021/12/10

Iragan astean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Impact Hub Donostiak Gourmet bag 3.0. proiektuaren hirugarren edizioa aurkeztu zuten. Hiru entitateok,  ostalaritzaren eremuko elikagaien xahuketak murriztea du xede ekimen honen bidez; jatetxeetan eskatzen diren baina jaten ez diren elikagaiak ez xahutzea, alegia.

Egitasmo honi esker, Gourmet Bag ontzi ekologikoak banatuko dira jatetxe parte-hartzaileetan, bezeroek nahi izanez gero soberako anoak etxera eramateko. Hemendik aurrera, beraz, Pasaia, Errenteria eta Oiartzungo zenbait jatetxeetan Gourmet Bag -ak egongo dira eskuragarri; Lasarte-Oria eta Hernaniko beste zenbaitetan bezala.

2018an burutu zuten lehen edizioan Donostiako establezimendu ezberdinek parte hartu bazuten ere, bigarrenetik aurrera Gipuzkoako udalerri ezberdinetako establezimenduek hartu dute parte. Aurten, 18.000 euro bidez sustatu du proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta 2.000 ontzi banatu dira hirugarren edizio honetan.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Kino Martinez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiak kanpainak kontzientziaziorako balio duela ere azpimarratu dute. Izan ere, bezeroei ontziez gain informazioa banatu zaie; elikagaien xahuketaren aurka konprometitutako establezimenduak azkar batean identifika ditzaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.