Lezotik Donibanerako errepidea moztuta, luizi batengatik
Makinak bertan dira jada, hondakinak baztertzen. Aurreikusi dute goizean zehar berrirekiko dutela bidea; bitartean, portutik desbideratu dute trafikoa.
Errepidea moztuta egongo da, harik eta hondakinak bidetik baztertzen dituzten arte. Artxibo irudia da hau. Lezotik Pasai Donibanera doan errepidea moztu behar izan dute, alboko mendi magalean izandako luizi baten ondorioz. Hondakinak bidetik baztertzeko lanean dihardute, dagoeneko, makinistek, eta Pasaiako Udaltzaingoak aurreikusi du trafikoa gaur ez bada, bihar itzuliko dela normaltasunera.
Bien bitartean, ibilgailuak portuko bidetik desbideratzen ari dira. Gogora ekarri dute, halaber, lineako autobusa ezin izango dela Pasaiako barrutira iritsi egoerak dirauen artean, zerbitzu horrek ez baitu portuko bidea hartuko.
Badirudi gutxienez bi lur askatze jazo direla. Hona hemen bestea, Donibanetik gertuen dagoena:

