Biharko manifestaziora deitu ditu bizilagunak SOS Antxok
13:00etan abiatuko da mobilizazioa Gure Zumarditik, datozen urteetan barrutia hartuko duten lanetan bizilagunen parte hartzea exijitzeko.
Biharko antolatu duten manifestaziora deitu ditu bizilagunak SOS Antxo koordinakundeak. Elkarretaratzea 13:00etan hasiko da, Gure Zumardian, eta barrutia zeharkatu nahi dute topoa lurperatzeko lanetan bizilagunen parte hartzea berma dadin galdegiteko.
“Herritarren ahotsa” errespeta dadin da elkargoaren helburua. Sinetsita daude kideak jendetsua izango dela biharko topaketa, abian den sinadura bilketa izaten ari den erantzun handiagatik; bihar bertan iragarriko dute non sina daitekeen, oraindik, herri eskaeraren alde.