Udal kirol instalazioen kudeaketa esleitu du udalak
BPXportena enpresa izan da onuraduna, eta datorren urtetik aurrera Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuak kudeatuko ditu.
Madalensoro pilotalekua, Oiartzun. Oiartzungo Udalak, goizeko 09:00etan ezohiko udalbatzarra bidez, aho batez erabaki du udal kirol instalazioen kontratua esleitzea. Udalak mahai gainean zituen bi eskaintzen artean, BPXportena izan da onuraduna. Hala, datorren urtetik aurrera Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuen kudeaketari ekingo dio.
Kontratuak urteko 251.613,86 euroko esleipena jasotzen du, eta lau urte arte luzagarria da.
