Mikel Arrietari hirugarren gradua ukatu diotela salatuko dute
Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Iazko uztailean bete zituen kondena osoaren hiru laurdenak.
Mikel Arrieta larri gaixo den preso oreretarrari hirugarren gradua ukatu diotela salatzeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean Sare Herritarrak deituta. Herriko Plazan egingo dute elkarretaratze hori, 13:00etan.
Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Gorputz adarretan eragiten dio gaitzak, eta oso mingarria izateaz gainera, oldarkorra da. 2020ko azaroan Algecirasko espetxetik (Andaluzia. Espainia) Soriakora (Gaztela-Leon, Espainia) lekualdatu zuten Arrieta, eta pasa den maiatzaren erdialdean Martutenera hurbildu zuten.
2000 urteko urtarriletik dago espetxean oreretarra ezarri zioten 30 urteko zigorra betetzen. Iazko uztailean bete zituen kondena osoaren hiru laurdenak.