Errenteria Bertakoa kanpaina aurkeztu du gaur udalak Errenkoalde elkartearekin batera. Tokiko merkataritza eta tokiko harremanak aitortzea du xede eta Bizi Errenteria programaren barruan kokatuta dago.
20:15etik 21:15era bitarte, goiti-beheiti, trafikoa moztuta egongo da barrutiko hainbat kaletan. Ibilgailurik ez erabiltzea gomendatu du udaltzaingoak.
Aurtengo egonaldian parte hartuko du, aurkeztu diren 71 taldeetatik hautatuetako bat izan baita. Entsegu lokal bat izango dute Tabakaleran eta aholkularitza profesionala eskainiko diete, "ezagutarazteko eta trebatzeko".
Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Iazko uztailean bete zituen kondena osoaren hiru laurdenak.
1.229.000 euro suposatzen duten zuzenketak aurkeztu dizkio EAJk udal aurrekontu proiektuari.
Teilatuko metalezko egitura indartu eta panel isolatzaileak ezarriko dituzte. Aurreikuspenen arabera, lanek ez dute lau egun baino luzeago joko.
08:45etik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak, zortzi euroan. Urtarrilaren 5eko 12:00etan izango da pailazoen ikuskizuna, Bekoerrotan.
Obrak egin artean martxan jarraituko du eskolak eta aurreragorako erreserbak ere egin ahal izango dira. 2022ko Aste Santuan berrirekitzea aurreikusi dute.
Iniziatiba Gipuzkoako 20 herrietara helduko da, tartean, Errenteria-Oreretara gaur, eta Pasaiara ostiralean.