Trintxerpeko gimnasioa itxita egongo da estalkia berritu artean

Teilatuko metalezko egitura indartu eta panel isolatzaileak ezarriko dituzte. Aurreikuspenen arabera, lanek ez dute lau egun baino luzeago joko.

Trintxerpeko gimnasioak ateak itxiko ditu bihar, asteazkena, estalki berria ezartzeko lanak abiarazteko. Udal arduradunen arabera, gehienez ere lau egun iraungo dute 30.000 euroko aurrekontua [Foru Kirol Departamentuak finantzatutakoa] duten obrek.

Teilatuko metalezko egitura indartu da eta panel isolatzaileak jarriko dituzte. Izaskun Gomez alkateak aitortu du azken neurri horrek aldageletako “erosotasun termikoa hobetzea” ahalbidetuko duela, instalazioaren eraginkortasun energetikoa handiagotzearekin batera. “Hobekuntza jarduera hori instalazioko erabiltzaileek eskatu digute”, argi utzi du hautetsiak, “eta, zalantzarik gabe, zerbitzuaren kalitatea hobetuko du”.

Udalak jakinarazi du, lanek iraun bitartean Donibaneko, Lezoko eta Oiartzungo kirol instalazioak erabili ahalko dituztela Pasaiako abonatuek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.