Trafikoan hainbat muga eragingo ditu Antxoko Gabonetako Krosak
20:15etik 21:15era bitarte, goiti-beheiti, trafikoa moztuta egongo da barrutiko hainbat kaletan. Ibilgailurik ez erabiltzea gomendatu du udaltzaingoak.
Datorren ostiralean, hilak 17, Pasai Antxoko Gabonetako Krosa dela eta, hainbat aldaketa egongo dira barrutiko trafikoan, proba hasi baino 15 minutu lehenagotik (20:15a), 21:15a bitarte. Hona hemen neurriak:
- Ibilgailuak ezingo dira igaro honako kale hauetatik: Hamarretxeta, Gure Zumardia, Zumalakarregi, Blas de Lezo eta Gelasio Aranburu. Papingo bidea ere itxiko da.
- Antxorako sarbidea Eskalantegi kaletik bakarrik egin ahal izango da, eta irteera, berriz, Oarso kaleko zubitik.
- Eskalantegi kalean, Hamarretxeta kaletik aurrera, norabide bakarreko errei bat egokituko da Molinaorantz; Hamarretxetaranzko erreia kirol probarako bakarrik erabiliko da.
- Hamarretxeta kaleak Kupeldegi eta Oarso kaleekin dituen bidegurutzeetan pasabideak egokituko dira, Luzuriagako eta Eskalantegiko aparkalekuetara joateko, hurrenez hurren.
- Pavinsako garajeetatik ateratzeko aukera izango da, baina ez, ordea, bertara sartzekoa.
Pasaiako Udaltzaingoak gomendatu du tarte horretan ibilgailurik ez erabiltzea. Probako parte-hartzaileentzako ordezko aparkaleku gisa, Usozeko kirol pista prestatuko da, 19:00etatik 23:00etara