'Abentura historiaurrean' haurrentzako filma, larunbatean Donibanen

Pasaiako Zinema Txikiaren emanaldia 17:30ean hasiko da, eta Trintxerpe eta sanpedrotarrei doako motora zerbitzua eskainiko zaie bertaratzeko.

Pasaiako Zinema Txikia egitasmoaren baitan Abentura historiaurrean filma emango dute datorren larunbatean, hilak 18, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Haurrentzako euskarazko filmarekin gozatua hartu nahi dutenek Donibanera motora bidez dohainik bertaratzeko aukera izango dute. Ontzia 17:00etan aterako da Trintxerpeko pantalanetik, eta sanpedrotarrak jasoko ditu gero.

Sarrerak doan erreserba daitezke honako esteka honen bidez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.