Martxan da '12 cm' erakusketa, dokumental batek lagunduta aurtengoan
Obrak ikusgai egongo dira bihartik aurrera 2022ko apirilera arte, San Pedroko Udal Aretoan. 20 urteko atzera begirakoa egin dute ikus-entzunezko batean.
Hemen da, urtero legez, 12 cm erakusketa. Atzo egin zuten ekitaldiaren aurkezpena Pasaiako udaletxean, eta bihar irekiko ditu ateak lehen aldiz obrak hartuko dituen aretoak, datorren urteko apirilera bitarte. Aurten gainera, berritasun moduan, 25 urtetan zehar egindako erakusketak biltzen dituen dokumentala ere aurkeztuko dute.
Orain arte bezala, 12 cm erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan (Morales Oliver plaza, 3), Hendaian eta Arguedasen (Nafarroa) egongo da ikusgai. Formatu txikiko obrek kalitate handia dute aurtengoan ere; arte motei eta teknikei dagokienez, askotariko obrak aurkeztu dituztela aitortu dute arduradunek: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.
Asteartetik larunbatera egongo dira zabalik erakusketako ateak, 18:30etik 20:30era; igande eta jaiegunetan, aldiz, 11:30etik 13:30era. Gabonen testuinguruan, itxita egongo dira ate horiek hilaren 24, 25 eta 31n, eta baita urtarrilaren 1 eta 6an ere.