2021/12/16

Gabonetako Haur Jaiak barruti guztiak hartuko ditu

Hilaren 27tik 29ra (astelehena eta asteazkena, hurrenez hurren) jolas, tailer, pailazo eta magoek girotuko dute udalerria.

Bigarren emanaldi bat eskainiko dute Potx eta Lotx pailazoek, "izugarrizko arrakasta" izan baitu lehenengoak

Joan den igandeko antzerki saioa errepikatzea erabaki dute, beste 100 sarrera jarri dituzte eskuragarri. Igandean izango da bigarren emanaldia, 12:00etan.

Karnaba eta Ozenki otxoteen eta Donostiako Barrokoen kontzertua

Hiru taldeek bat egingo dute datorren larunbatean Fatima parrokian, 20:00etan, doako emanaldia eskaintzeko. Bakarka nahiz elkarrekin arituko dira.

Martxan da '12 cm' erakusketa, dokumental batek lagunduta aurtengoan

Obrak ikusgai egongo dira bihartik aurrera 2022ko apirilera arte, San Pedroko Udal Aretoan. 20 urteko atzera begirakoa egin dute ikus-entzunezko batean.

DBHko ikasleak kultura eta hizkuntza aniztasuna lantzen ari dira, Garabide elkartearekin

Garabide izeneko proiektua abiatu dute herriko ikastetxeek, ikasleek aniztasunaren gaineko ezagutza eta kontzientzia kritikoa garatzen has daitezen. Sentsibilizazio kanpainak ere egingo dituzte.

Lezoko Udala astelehenean hasiko da 2022ko egutegiak banatzen

Paretako eta mahaiko egutegiak eskuratzeko aukera izango dute lezoarrek. Udalak jakinarazi du asko daudela, beraz, jende pilaketak ekidin daitezela.

Xanisteban Egun Artistikoa, herriko gazte sortzaileen eskutik

Antzerkia, musika, literatura, poesia... Diziplina ugari uztartuko dituzte gazteek, orotara, bost emanaldi berezi eskainiko dituzte.

Urteko Batzar Nagusia egin dute Haurtzaro Ikastolako langile eta gurasoek

Guraso eta langile ugari bildu ziren atzo. 2021-2025 Ikastolako Plan Estrategikoa idazteari ekingo dio ikastolak, "ikasleen hezkuntza erdigunean jarrita, gure ikastolarentzat oinarrizkoak diren bizikidetza, herrigintza, euskara eta lankidetza hobetzeko" asmoz.

Bihar, bertso paper lehiaketen sari banaketa

Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen dituen Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso paper lehiaketen sari ematea 19:00etan izango da, Xenpelar Etxean.

Gehiago