Bihar, bertso paper lehiaketen sari banaketa
Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen dituen Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso paper lehiaketen sari ematea 19:00etan izango da, Xenpelar Etxean.
Bihar (ostirala) emango dituzte Xenpelar Bertso Eskolak urtero antolatzen dituen bertso paper lehiaketen sariak, Xenpelar Etxean, 19:00etan.
XXXIII. Zapirain Anaien bertso paper lehiaketa Ekaitz Goikoetxea Asurabarrenak irabazi du, eta bigarren Aitor Albistur Pulido izan da.
XXIII. Ibon Zabala lehiaketan, berriz, Jare Antzizar Salvador izan da garaile, eta Nora Borras Bizarro gelditu da bigarren postuan.
