Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Gabonetako Haur Jaiak barruti guztiak hartuko ditu

Hilaren 27tik 29ra (astelehena eta asteazkena, hurrenez hurren) jolas, tailer, pailazo eta magoek girotuko dute udalerria.

Artxibo irudia da honakoa. Barruti bakoitzean mago bat izanen da hurrengo egunetan, 4 urtetik gorakoentzat gozagarri.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/12/16

Iazko etenaldiaren ostean, hemen da, urteroko legez, Pasaiako Gabonetako Haur Jaia. Aurtengo egitaraua hiru egunez luzatuko da, datorren asteko astelehenetik (hilak 27) asteazkenera (hilak 29), biak barne. Egun horietan jolas, tailer, pailazo eta magoek hartuko dituzte barruti guztiak.

Egitaraua Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak antolatu du, Trintxerpeko Ekaitza Aisialdi Taldearekin nahiz San Pedro, Donibane eta Antxoko udal ludotekekin elkarlanean. Hiru egunetan hainbat jolas eta tailer egonen dira, eta mago bana barruti bakoitzeko. Hona hemen detaileak:

  • Astelehena, hilak 27
    • Barruti guztietan. Jolasak eta Gabonetako apaingarriak egingo dituzte txikienek.
    • Donibanen. Hodei magoak emanaldia eskainiko du Juanba Berasategin, 17:30ean hasiko den Ezinezkoaren logika ikuskizunarekin. 4 urtetik gorako haurrak sartu ahal izango dira, eta, lekurik balego, baita haien senideak ere. Gabonetako Haur Jaian parte hartzen duten haurrek lehentasuna izango dute.
  • Asteartea, hilak 28
    • Barruti guztietan. Adin desberdinetara egokitutako jolas eta tailerrak.
  • Asteazkena, hilak 29
  • jolas eta tailerrez gain, hainbat ikuskizun izango dira.
    • Antxon. Tomaxen abenturak pailazo taldeak Adi, grabatzen, ekin ikuskizuna eskainiko du 18:00etan kultur etxean.
    • San Pedron. Magiklown mago-pailazoak udal aretoan arituko dira 18:00etan.
    • Trintxerpen. Eriz magoa 17:45ean Karmengo Ama eskolako gimnasioan izanen da, Auskalo ikuskizunarekin.

Aipaturiko jarduera eta jolasak arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango dira honako areto hauetan: Antxoko Kultur Etxean, Trintxerpeko Karmengo Ama eskolan, Donibaneko udal ludotekan eta San Pedroko Udal Aretoan. Bai jarduerak eta bai ikuskizunak doakoak izango dira, Pasaiako 4 urtetik gorako haur guztien gozagarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.