Karnaba eta Ozenki otxoteen eta Donostiako Barrokoen kontzertua
Hiru taldeek bat egingo dute datorren larunbatean Fatima parrokian, 20:00etan, doako emanaldia eskaintzeko. Bakarka nahiz elkarrekin arituko dira.
Datorren larunbatean (hilak 18) Karnaba otxoteak, Ozenki otxoteak eta Donostiako Barroko taldeek kontzertu bat eskainiko dute Fatima parrokian, 20:00etan. Sarrera doakoa da.
Bi otxoteek elkarrekin Bi eusko abesti, Donosti, Urzo Luma eta Boga Boga abestuko dute. Barroko taldeak, aldiz, Antonio Vivaldiren Negua interpretatuko du, bakarreko biolina Francisco Herrerok hartuko duelarik. Kontzertua amaitzeko, hiru taldeek batera Tomas Araguesen Suite de Navidad joko dute.