Lezoko Udala astelehenean hasiko da 2022ko egutegiak banatzen
Paretako eta mahaiko egutegiak eskuratzeko aukera izango dute lezoarrek. Udalak jakinarazi du asko daudela, beraz, jende pilaketak ekidin daitezela.
Lezoko Udalak iragarri du astelehenean (hilaren 20an) hasiko dela 2022ko egutegiak banatzen. Paretako edo mahaiko egutegiak egin dituzte, eta bertako irudiak argazki lehiaketa bidez aukeratutakoak dira. Azal nagusia lehiaketa horretan irabazle izan den Alfredo Sanjuanen argazkiak apaintzen du.
Egutegiak eskuratzeko, asteleheneko 08:30etik aurrera joan beharko dute lezoarrek Kultura Aretora. Udalak jakinarazi du egutegien 2.000 ale atea dituztela, beraz, denentzat egutegiak daudela Hortaz, jende pilaketak ekidin daitezela eskatu dute.