
Txerri Eguna mantentzea erabaki dute antolatzaileek, «kontrolagarria baita» haien ustez. Neurri zorrotzak hartuko dituzte, musukoa derrigorrezkoa izango da gune guztietan.

Kultur Aretora gerturatu beharko dute interesdunek, goizez zein arratsaldez.

Abenduaren erdialdetik urtarrilaren erdialdera, ekimen ezberdinak antolatzeaz gain, udalak euren berri emateko webgunea ireki du ere.

Hauskortasun eta mendekotasunari arreta «bateratu» ahalik eta egokiena eskaintzeko helburuz jaio da Pasaia HerriLab. Udalerrian bi gizarte langile izatetik, lau izatera jauzia eman dute, eta aldaketa nabarmena da: bertatik bertara bizi dute orain esku hartze prozesua.

Ibilbidea erabat laua izango da aurrekoarekin alderatuta, eta 6,2 kilometroko luzera izango du. Bestela, gaur bertan salgai egongo dira dortsalak.

Lezo-Errenteria eta Irun arteko trenek urteak daramate etenda dauden obra batzuen ondorioak jasaten. Renfe eta Adifeko langileek bat egin dute bidaiarien kezkekin: «Geltokiak hiltzen uzten ari gara».

Akordioak biltzen dituen neurrien artean, datozen urteetako soldaten igoerak, kategorien igoerak zein aldi baterako lanaldien mugapena daude.

83.000 partaideren artetik azkarrena eta jakintsuena dela erakutsi du Erik Gartziak ‘Egunean behin’ lehiaketako zortzigarren denboraldia irabazita. Lehiaketan hasi zenetik zuen «amets txikia» bete duela dio HITZA-ko kazetariak.

Kalera atera nahi zuten aurten, baina iaz bezala, ezinezkoa izango da hori. Merkatuzarren egingo diete harrera herriko haurrei Mari Domingik eta Olentzerok. Hilaren 23an izango da, arratsaldez.

Etxegabeen maskotei oinarrizko osasun arreta emateaz arduratzen da Beti Lagun programa. Kale egoeran dauden pertsonekin esku hartzeaz gain, familiaren paradigman eragin nahi du egitasmoak.

Oarsoaldeko Energiaren Bulegoak %70era arteko laguntza emango die argiaren faktura ordaintzeko zailtasunak dituzten familiei.

Sei eta hamabi urte bitarteko oiartzuarrek askotariko ekintza eta jarduerez gozatu ahal izango dute hilaren 22tik urtarrilaren 5era bitarte. Ez da beharrezkoa ludotekaren bazkide izatea.

Udalaren arabera, "sistema eroso eta eraginkorra da, herritarrentzat oso erabilgarria".

Asteburu honetan Oiarpeko pilotariek lau partida jokatuko dituzte orotara, gaurtik bihar arte, gehienak azken fasekoak.

Gaurtik aurrera derrigorrez erakutsi beharko dute hamabi urtetik gorako erabiltzaileek, Galtzaraborda kiroldegian eta Fanderia igerilekuetan.

Gaztañoko auzo lokalean elkartuko dira arratsaldeko 19:00tan, eta Kurdistango kide batekin batera hitzaldia antolatu dute ondoren.

Alfredo Sanjuanena da 2022rako Lezoko Udalak egin duen egutegiaren azal nagusiko argazkia. Kale Nagusiko iturria du irudiak erdi-erdian, arrain begiko objektibo batekin jasota.