Azken orduko aldaketak, Antxoko Gabonetako Krosaren ibilbidean
Ibilbidea erabat laua izango da aurrekoarekin alderatuta, eta 6,2 kilometroko luzera izango du. Bestela, gaur bertan salgai egongo dira dortsalak.
Antxoko Gabonetako Krosaren antolatzaileek, Pasai Antxoko Lasterkari Taldeak, azken orduko aldaketen berri eman dute. Izan ere, zirkuitua moldatu behar izan dute eta ondorioz, ibilbide erabat laua izango da aurrekoarekin alderatu ezkero. Azkenean, Artxipiko bide malkartsua ez da igoko, Molinaora daramana; ondorioz, krosak 6,2 kilometroko luzera izango du, eta lasterketariek Antxori buelta labur bat eta hiru luze osatu beharko dituzte.
Era berean, antolatzaileek dortsalak gaur bertan hamabi euroan erosi ahalko direla gogoratu dute, 17:30tatik aurrera Azoka eraikinean. 20:30etan abiatuko da Krosa, eta sari banaketa 21:00ak aldera ospatuko dute, Gure Zumardiko helmugan. Hortaz gain, kanpotik heldu diren autoak Usozeko kantxen aparkalekutan uzteko aukera egongo da, gaueko 23:00ak arte.