COVID ziurtagiria derrigorrezkoa, kirol instalazioetan
Gaurtik aurrera derrigorrez erakutsi beharko dute hamabi urtetik gorako erabiltzaileek, Galtzaraborda kiroldegian eta Fanderia igerilekuetan.
Gaurtik aurrera, COVID ziurtagiria derrigorrezkoa izango da Galtzaraborda kiroldegian eta Fanderiako igerilekuetako udal-instalazioetan. Eusko Jaurlaritzak asteazkenean, abenduaren 15ean, onartu zuen dekretuaren araberako neurria da honakoa.
Hala, aurrerantzean hamabi urtetik gorako erabiltzaileek harrera-postuetan indarrean dagoen pasaportea erakutsi beharko dute, lehenengo aldian. Udalak erabiltzaile guztien laguntza eskertuko du, prozesua ahal bezain arinen burutzeko.