Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurren ametsei ez diete bazter egingo aurten ere

Kalera atera nahi zuten aurten, baina iaz bezala, ezinezkoa izango da hori. Merkatuzarren egingo diete harrera herriko haurrei Mari Domingik eta Olentzerok. Hilaren 23an izango da, arratsaldez.

Kalera itzuli nahi zuten aurten Lau Haizetararen Mari Domingik eta Olentzerok, baina ezinezkoa izango da egoeragatik. Urko Etxebeste
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/12/17

Duela hogei urte antolatu zuten lehenengoz, eta ordutik, urtero, hutsik egin gabe izan dira euren hitzorduan haurren ametsei erantzuteko. Olentzero eta Mari Domingi, Mari Domingi eta Olentzero bikote magikoa dira txikienentzat, eta aurten ere, hutsik egin gabe, goxo hartuko dituzte magalean. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea dago iniziatibaren atzean, eta Xixilio Maritxalarrek lehen eskutik ezagutzen du. Penatuta esan dio HITZA-ri aurten kalera itzuli nahi bazuten ere, desfile ederra eginez, ezinezkoa izango dela, eta bihotzari baino buruari jaramon eginda egoerari moldatuta antolatuko dute.

Hilaren 23an Merkatuzarren atonduko dute harrera lekua Mari Domingik eta Olentzerok, eta 16.00etan hasi eta 21:00ak arte bertaratu nahi duten haur guztiak hartuko dituzte, idatzitako gutun eta marrazkiak jaso eta desioak entzuteko. Iaz bezala, aurten ere, hitzordua hartu beharko da bertaratzeko. Maritxalarrek baserritarrez jantzita bertaratzeko deia egin du. 23rako hitzorduak agortu eta jendea kanpoan geldituko balitz, 24an goizez harrera antolatzeko prest azaldu da elkartea.

Aurtengoa, bereziagoa da besteak baino, urteurren biribila beteko baitu Lau Haizetarak sustatzen duen iniziatiba horrek: 20 urte. Horren harira, San Tomas Egunean hasi eta hilaren 31ra arte erakusketa antolatu dute argazkiekin, jantziekin, Olentzero eta Mari Domingiren desfilearen parte diren elementuekin, eta urte luze hauetan jasotako gutunik berezienekin. Xenpelar Etxeak hartuko du, eta arratsaldez izango da zabalik, 17:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera.

Txikienei begirako jaiaren garapenaz mintzo da Maritxalar: «Iaz oso baldintza berezietan mantentzea lortu genuen, moldatuta. Merkatuzarrera 650 haur hurbildu ziren Olentzero eta Mari Domingiri gutuna ematera. Ekitaldi batzuetan 800 laguneko langa gainditu izan dugu».

Zalantzarik ez du Maritxalarrek: «Muskulua agertzeko moduan gaudela uste dut, eta esan daiteke erreferentea badela gure herriko haur eta gurasoentzat». Iaz guraso batek baino gehiagok zoriondu zituela esan du Maritxalarrek hunkituta. «Eskerrak eman zizkiguten haurren ilusioa mantentzeko korrontearen kontra egin, eta osasuna zaintzeko bitarteko guztiak jarrita ekitaldia antolatu genuelako. Hori pozgarria da oso».

Urtero berritasun bat

Ekintzaren inguruan hamaika lagun eta eragile biltzen dira. Azken urteetan ekarpena egiten ari dira urtero Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak. Egunerako dekoratuko hainbat elementu sortu dituzte, eta aurten ere egin dute ekarpena ikasle horiek: zurezko lau gurdi egin dituzte. Esker on hitzak izan ditu Maritxalarrek kolaboratzaile guztientzat, baita Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle horientzat ere, «prestutasun ikaragarria dute, eta ekarpenak desfilea eta ekitaldia edertzen eta janzten laguntzen du».

Pandemia gorabehera, prest dira, hutsik egin gabe Mari Domingi eta Olentzero haurren ametsei erantzun eta beraien desio, kezka, eta gogoak goxotik entzuteko. Hitzorduak, ohiko bideak erabilita erreserbatu behar dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.