Martxa Luze Internazionalista aurkeztuko du gaur Askapenak
Gaztañoko auzo lokalean elkartuko dira arratsaldeko 19:00tan, eta Kurdistango kide batekin batera hitzaldia antolatu dute ondoren.
Artxiboko irudia. Askapenak Martxa Luze Internazionalista aurkeztuko du gaur. Gaur arratsaldean, ostirala, Askapenak Martxa Luze Internazionalistaren aurkezpena egingo du. Ekimena arratsaldeko 19:00tan hasiko da, Gaztañoko auzo lokalean; eta ondoren, Kurdistango askapen mugimenduko kide batekin batera bertako egungo egoeraz jarduteko hitzaldia antolatu dute.
