2021/12/20

Lezoko emakume ezagunen erakusketa, abian.

Lezoko emakume ezagunen argazki erakusketa abiatu nahi du udalak

Hezkidetza Mahaia osatzen duten eragileek martxan jarritako iniziatiba da, eta Martxoaren 8aren testuinguruan prest egotea nahi dute.

AHTren Astigarraga-Lezo trenbide zatia ez egiteko mozioari argi berdea

AHT Geldituk, Eguzkik eta Ekologistak Martxan eragileek AHTaren salgaientzat izango litzatekeen Astigarraga-Lezo trenbide zatia egin ez dadin eskatzeko mozioa aurkeztu zuten joan den asteazkenean plenoan.

Jostailu hezitzaileak bilduko ditu Gurutze Gorriak, haur denek oparia izan dezaten

Gabonetan familia bat bera ere oparirik gabe gera ez dadin jarri du martxan, beste urtebetez, kanpaina Gazteen Gurutze Gorriak.

"Ez dago baldintza nahikorik Santomas egunik ospatzeko"

Osasun egoerak ez duela aukerarik ematen Santomas Eguna antolatzeko ondorioztatuta, bigarrenez bertan behera gelditu da azoka, Santomas batzordeak arduraz, hala erabakita.

Mari Domingi eta Olentzeroren jarduera bertan behera utzi du Basarik

Antxoko Basari Elkartearen zuzendaritzak aurten ere harrerarik ez antolatzea erabaki du. "Guk nahi bezala ezingo genuen egin".

Idi dematarako erabili ohi izan den plazan mural aldarrikatzaile bat margotu du AIAk

Biharko San Tomas eguna baliatu nahi dute murala publiko egiteko. Taldeko kideen arabera, "herrian gaiaren inguruan eman diren eta emango diren aldaketen metafora" da margotutakoa.

EH Bildu: "Antxoko anbulatorioa behin-behineko barrakoietatik atera"

Osasun zentroari behin betiko kokapen bat emateko galdegin du koalizioak Legebiltzarrean. EAJ eta PSE-EE eskaeraren aurka agertu dira.

Hilaren 23ko Aiton Bordaren eta Sutargiren kontzertua, bertan behera

Gurutze Santuaren basilikan ziren egitekoak osteguneko kontzertua herriko bi abesbatzak.

Hainbat txapel irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan

Hiru final irabazi dituzte oiartzuar gazteek Baztanen jokatutako txapelketan, eskuz binakakoan.

hondakinak oiartzun gabonak 2020
Gehiago